Bizkarsoro
Sinopsia
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”
Ekipa teknikoa
Gidoia eta zuzendaritza
Josu Martinez
Argazki zuzendaria
Hibai Castro Egia
Ekoizle eragileak
Josu Martinez
Katti Pochelu
Mikel Arredondo
Ane Antoñanzas
Muntaia
LAURENCE LARRE
MAIALEN SARASUA OLIDEN
ALEX ARGOITIA
Musika
Joserra Senperena
Soinu diseinua
Xanti Salvador
Arte zuzendaritza
Izaskun Urkijo Alijo
Makilaia, Fx lanak eta jantzitegia
ALOÑA GALLASTEGI ORMAZABAL
Ekipa artistikoa
Bea Kurutxarri
Mila Arrangoits
Martela Aneva-Fuchs
Hèléne Hervé
Ximun Fuchs
Kristiane Etxaluz
Ander Lipus
Manex Fuchs
Bixente Indart
Lea Campistron
Arantxa Hirigoien
Titika Rekalt
Eneida Alfaro Camus
Laura Kurutxarri Itzaina
Amaia Etxandi
Xantiana Bordarai
Baigorri ibarreko 200 herritar baino gehiagoren parte hartzearekin.
Detaile teknikoak
iraupena
82 minutu
hizkuntza
Euskara, frantsesa, alemana
Formatua
DCP 2K 1.85:1
Zuzendaria
JOSU MARTINEZ izen ezaguna da azken urteetako euskal zinemagintzan, bereziki, dokumentalgile gisa.
Bederatzi dokumental luze burutu ditu, haietarik zortzi Donostiako Zinemaldian estreinatu direnak.
Zinemaren historian doktorea eta kultur antropologian lizentziaduna,
Euskal Herriko Unibertsitateko zinema irakaslea da.
Zinema eta memoria kontuei buruzko lau libururen egilea ere bada
BIZKARSORO bere fikziozko lehen film luzea da
Filmografia
Itsasoaren alaba (2009)
Sagarren denbora (2010)
Debekatuta dago oroitzea (2010)
Barrura begiratzeko leihoak (2012)
Gure Sor Lekuaren bila (2015)
Jainkoak ez dit barkatzen (2018)
Caminho Longe (2020)
Paperezko hegoak (2021)
Mirande(2023)
ZURE HERRIAN
Zuen herrian Bizkarsoro ikusi eta filmeko edukiei buruzko solasaldia eragin dezazuen.
Hiru aukera eskaintzen dizkizuegu:
A. Filma soilik (Gastibeltzak sortutako dinamizaziorako gida bat eskainiko dizuegu antolatzaileoi, ondoko solasaldia prestatu eta dinamizatu dezazuen).
B. Filma + lan-taldeko partehartzaile baten presentzia.
D. Filma + lan-taldeko kide bat telematikoki.
Filmaren formatuak
– DCP formatuan (zinemetan erabili ohi dena).
– MP4 ( pisu gutxiko eta kalitate oneko artxiboa).
Kasu guztietan, antolatzaileoi internet bitartez helaraziko dizuegu.
Filma bertsio hauetan eskaini dezakezue
- Euskara Hegoalderako (filma osoa azpititulatua, bai frantses eta alemanezko zatiak, baina baita, hegoaldeko euskara batura azpititulatuta, baigorriar euskarazko dialogoak ere).
- Euskara iparralderako (Frantses eta alemanezko zatiak bakarrik azpititulatuta).
- Espainolez azpititulatuta (dena espainolera azpititulatuta).
- Frantsesez azpititulatuta (euskarazko eta alemaenzko zatiak azpititulatuta).
- Ingelesez azpititulatuta (dena azpititulatuta).
DCP formatuak, jadanik, integratuta ditu azpititulu aukera guztiak.
MP4 artxibo kasuetan, bakoitzak bere azpititulatuak ditu.
Emanaldi bat antolatzeko, bete hurrengo ataleko formularioa.
Emanaldiak antolatzeko formularioa
MAPA
FILMA ESKAINI DEN HERRIEN MAPA
AGENDA
Urtarrilak 12
Gasteiz, Florida, 19:30
Donibane Garazi 21:00
Maule, 20:30
Baiona – Atalante 20:30
Donibane Garazi, 21:00
Donibane Lohizune, 19:00
Durango, Zugaza, 18:30
Tolosa, Leidor, 19:30
Altsasu, Iortia, 19:30
Urtarrilak 13
Donapaleu, 18:30
Urtarrilak 14
Baiona, 16:30
Kanbo, 17:00
Donibane Lohizune, 18:30
Azpeitia 19:30
Urruña, 19:30
Urtarrilak 15
Donibane Lohizune, 14:15
Baiona, 18:45
Donibane Garazi, 20:30
Hendaian, 20:30
Urtarrilak 16
Baiona, 14:15
Urruña, 17:05
Kanbo, 18:00
Donibane Lohizune, 19:00
Maule, 20:30
Donapaleu, 20:30
Urtarrilak 17
Donibane Lohizune, 16:30
Hernani, 19:00
Donibane Lohizune, 16:30
Urtarrilak 18
Urruña, 15:00
D. Lohizune, 18:30
Donapaleu, 20:30
Kanbo, 20:30
Urtarrilak 19
Donibane Lohizune, 20:30
Urtarrilak 20
Donibane Lohizune, 19:00
Kanbo, 14:30
Urtarrilak 21
Urruña, 10:00
Donibane Lohizune, 10:45
Donibane Lohizune, 17:15
(Lapurdi) Getarian, 17:00
Donapaleu, 18:00
Zaldibia
Urtarrilak 22
Urruña, 11:00
Kanbo, 18:00
Donibane Lohizune, 20:45
Urtarrilak 23
Urruña, 13:30
Urruña, 15:00
Donibane Lohizune, 18:30
Urtarrilak 24
Urruña, 12:30
Donibane Garazi, 20:30
Urtarrilak 25
(Lapurdi) Getarian, 20:30
Hazparne, 20:30
Baiona, 20:45
Donibane Lohizune, 21:00
Irale
Urtarrilak 26
Donibane Lohizune, 14:15
(Lapurdi) Getarian, 18:30
Urtarrilak 27
(Lapurdi) Getarian, 14:15
Donibane Lohizune, 21:00
Urtarrilak 28
Urruña, 10:00
(Lapurdi) Getarian, 16:15
Baiona, 16:30
Donibane Lohizune, 17:00
Donibane Garazi, 20:30
Urtarrilak 29
Hazparne, 20:30
Donibane Lohizune, 20:45
Urtarrilak 30
Urruña, 13:00
Donibane Lohizune, 18:30
Urtarrilak 31
Hendaia, 19:00
Alegia
Otsailak 1
Kanbo, 20:30
Iruñea
Otsailak 2
Donibane Lohizune, 16:45
(Lapurdi) Getarian, 20:30
Oñati
Otsailak 3
Baiona, 13:45
Kanbo, 18:00
Donapaleu, 21:00
Donibane Lohizune, 21:00
Oñati. Villabona
Otsailak 4
Urruña, 12:45
Urruña, 14:30
Donapaleu, 15:00
D. Lohizune, 16:45
(Lapurdi) Getarian, 18:15
Oñati. Villabona
Otsailak 5
Hendaia, 20:30
Kanbo, 20:30
Oñati. Villabona
Otsailak 6
Donibane Lohizune, 18:15
Otsailak 7
Ibarrakolanda
Urruña, 13:30
Donapaleu, 20:30
Otsailak 8
Kanbo, 18:00
Maule, 18:15
Deustu
Otsailak 9
Donibane Lohizune, 14:15
Urruña, 17:15
Larraun
Otsailak 10
Saint-Brieuc (Bretania) 18:00
Otsailak 11
Hendaia, 10:15
Saint-Brieuc (Bretania) 15:00
Donibane Lohizune, 18:30
Maule, 20:30
Otsailak 12
Kanbo, 18:40
Donapaleu, 20:30
Saint-Brieuc (Bretania) 20:30
Donibane Lohizune, 20:30
Otsailak 13
Donibane Lohizune, 18:30
Urruña, 20:30
Otsailak 14
Urruña, 11:00
Kanbo, 20:30
Donapaleu, 21:00
Otsailak 15
Baiona, 16:15
Hazparne, 20:30
Ataun
Otsailak 16
(Lapurdi) Getarian, 18:30
D. Lohizune. Irun. Usurbil. Obanos. Berastegi. Zugarramurdi
Otsailak 17
Urruña, 14:45
Donapaleu, 18:00
Leitza. Andoain. Lazkao
Otsailak 18
Hazparne, 18:00
Zestoa. Igorre. Mutriku. Anoeta. Andoain. Lazkao. Elduain. Aulesti. Hernani
Otsailak 19
Urruña, 17:05
Hazparne, 18:40
Kanbo, 18:40
D. Lohizune, 19:00
Igorre. Iruñea – Txantrea. Andoain. Lazkao
Otsailak 20
Baiona, 16:00
Otsailak 21
Urruña, 13:00
Baiona, 14:00
BORDELE – ALCA Auditorium, Bordeleko Euskal Etxeak antolaturik
Orio
Otsailak 22
Baiona, 21:00
Donapaleu, 20:30
Larraul
Otsailak 23
Amezketa. Galar. Gasteiz – Zabalgana
Otsailak 24
Urruña, 10:30
Orendain
Otsailak 25
Urkabustaizko kultur etxean, 18:00
Asteasu. Agurain
Otsailak 26
Donibane Garazi, 20:30
Otsailak 27
Baiona, 19:15
Zumarraga
Otsailak 28
Hendaia, 19:00
Otsailak 29
Oiartzungo Landetxen, 19:30
Sestao
Martxoak 1
Hendaia, 19:00
Dima, Markina, Munitibar, Idiazabal, Getaria, Idiazabal, Berriozar
Martxoak 2
Kanbo, 18:30
Etxalar
Martxoak 3
Urruña, 12:00
Baiona, 14:00
Hendaia, 18:15
Getarian. Astigarraga. Goizueta
Martxoak 4
Baiona, 19:00
Martxoak 5
Orereta. Lekeitio
Martxoak 6
Hendaia, 18:30
Eibar
Martxoak 7
Donibane Lohizune, 16:30
Deba. Zizurkil
Martxoak 8
Zizurkil
Martxoak 9
Baiona, 16:45
Kanbo, 18:00
Beskoitze, 17:00
Iturmendi. Lekeitio
Martxoak 10
Lekeitio. Errezil. Sondika
Martxoak 11
Hendaia, 10:15
Donibane Lohizune, 19:00
Lekeitio. Deba
Martxoak 12
Arrasate
Martxoak 13
Astigarragan, DBHko ikasleentzat
Donostia – Amara Berri
Donapaleu, 20:30
Hazparne, 20:30
Tafalla. Deba
Martxoak 14
Donibane Lohizune, 21:00
Amurrio. Sopela. Soraluze. Donosti – Altza. Altzaga. San Ignazio-Bilbo.
Martxoak 15
Bardoze – 21:00
Lezama. Artea. Deba. Aizarnazabal. Hondarribia. Araiz. Areatza
Martxoak 16
Baiona, 14:30
Zaratamo. Zubieta. Ubidea
Martxoak 17
Hazparne, 18:00
Donapaleu, 18:00
Donibane Lohizune, 20:30
Bilbon, Loraldia. Lesaka. Mundaka. Berrobi. Aramaio. Lezama
Martxoak 18
Baiona, 19:00
Santutxu-Txurdinaga. Elorrio. Ezkio-Itsaso
Martxoak 19
Donapaleu, 20:30
Ondarroa. Donosti. Zalla. Arrasate
Martxoak 20
Donibane Garazi, 20:30
Zumaia. Zarautz. Donostia – Intxaurrondo
Martxoak 21
Kanbo, 18:00. Donosti. Ondarroa. Añana. Orio. Zarautz. Antsoain
Martxoak 22
Kanbo, 14:30. Ziortza-Bolibar. Larrabetzu. Bera. Legazpi. Bermeo.
Martxoak 23
Ea
Martxoak 24
Kanbo, 18:00
Martxoak 25
Donibane Garazi, 18:00. Antzuola
Martxoak 27
Kanbo, 20:30. Larrainzar
Apirilak 1
Hendaia, 17:00
Apirilak 7
Hendaia, 15:30
Apirilak 9
Bergara
Apirilak 11
Berriz
Apirilak 12
Auritz. Saldias. Forua
Apirilak 17
EHU – Leioa
Apirilak 21
Zubiri – Esteribar
Apirilak 26
Irurita
Maiatzak 9
Santurtzi
Maiatzak 10
Labiano. Barakaldo
Zuzendariaren oharra
Bilbotarra sortzez, bada zenbait urte Baigorri herrian bizi naizela Ipar Euskal Herrian. Ni frantsesez ez aski ongi mintzo, eta bertakoak berdin espainolez, konpartitzen dugun hizkuntzan mintzatzen gara ia beti: euskaraz. Haatik, laster ohartu nintzen herritar asko ez zirela hizkuntza horretan eroso sentitzen. Edo hobeki esateko halako lotsa bat bazutela.
Denbora guzi honetan, belaunaldi ezberdinetako pertsona asko gurutzatu ditut; eta elkarrizketa luzeak izan ditugu haien biziaz eta herriaren memoriaz. Eta ikusi dut Baigorrin, Euskal Herriko beste hainbat herri bezala, XX. mende osoa gurutzatzen zuen prozesu sozial bat gertatu dela: hizkuntza baten eta kultura oso baten galtzearena. Mende hasieran, herritar gehienek euskara baizik ez zekiten. Mende bukaeran, frantsesa zen nagusi kalean zein etxe gehienetan, eta gaizki ikusiak ziren euskara atxikitzen zutenak
Nola hiltzen da hizkuntza bat?
Film honekin, euskararen desagertzea kontatu nahi izan dut: eta biziraute borroka ere bai. Hizkuntzarena baino gehiago, hiztunena. Euskara jendearena
Herritarren ahotik bildutako lekukotzak dira filmaren oinarria.
Eta herritarrak protagonista. Beren aitatxi-amatxi, aita-amen errola jokatzen dute. Beren buruaz ari dira, memoria berreskuratze
ariketa batean bezala.
Baina film hau ez da Baigorriz mintzo.
Historia berdina, beste hamaika euskal herritan ere gertatua baita
Hizkuntzaren desagertzea prozesu zabala baita, izan.
Eta ez Euskal Herrian bakarrik. Mundu osoan, 6.000 hizkuntza
desagertu dira historian. Mundua ikusteko 6.000 modu. 6.000 mundu.
Horregatik, film hau, mapetan agertzen ez den herri baten kokatu dut, Bizkarsoron.
Bost mugimenduko sinfonia bat bailitzan, filman leku eta jende berdinak agertzen dira, garai ezberdinetan.
– 1914: emakume bat gutun baten esperoan bizi da.
– 1921: haurrek “Anti” izeneko makil baten bidez ikasten dute eskolan.
– 1940: alemanen okupazioan, Francorengandik ihesi Hego Euskal Herritik etorritako euskaldunak desagertzen dira
– 1966: lau gaztek hitz batzuk aurkitzen dituzte mendian lurperatuta.
– 1982: guraso talde batek bere haurrentzat euskarazko eskola bat sortzen du.
Denek elkarrekin puzzle bat osatzen dute. Esistitzen ez den herri
baten sinfonia. Euskara jendearen XX. mendeko historia, herriaren
ahotik iaso eta herriaren begietatik kondatua